2016/11/29

Nerea Mendizabal



  Interesgarria benetan Nerea Mendizabalek gure eskolan eskeinitako hitzaldia. 

  Gaur egungo gizartean guraso askoren kezka edo ardura da: haurra gainbabesten ari ote naiz? edo zenbait kasutan behar duena baino gutxiago ematen ote diot?

  Guztiok izan genuen gure esperientziak, zalantzak eta kezkak azaltzeko aukera. Hainbat aholku eman zizkigun eta zer pentsatua utzi ziguten Nerearen hitzek. 

  Eskerrik asko Nerea!!

Ondo ondo pasau San Andresak!



Ai, Andres,

bihar da San Andres

feri eguna da ta

guk dirurikan ez!

Meriendatu nahi det

botila arduakin

kafe ta kopa

puru ederrakin.




2016/11/24

Gorputza


Jolastuz eta gozatuz... gure gorputza pixka bat gehiago ezagutu dugu.

https://www.flickr.com/photos/floreaga/albums/72157677018590495


2016/11/22

Santa Zezilia


DO, RE, MI musikaria ni,
FA, SOL, LA alaitu dut gela!


https://www.flickr.com/photos/floreaga/albums/72157675626192360

2016/11/18

Ukimena


Ukituko dut, ez dut ukituko... Horrela pasa dute astea gure umeek burutu ditugun ekintzekin.



https://www.flickr.com/photos/floreaga/sets/72157676666999576/

2016/11/11

San Martin txiki


Gure haurrak txikitatik Azkoitiko kultura eta ohiturak ezagutu eta parte hartzea nahi dugunez San Martin egunean kanpaia jo dugu gelan.


https://www.flickr.com/photos/floreaga/sets/72157674912400812/

2016/11/10

Entzumena


Aste honetan belarriak adi-adi eduki ditugu! Zenbat soinu desberdin, zenbat zarata... A ze iskanbila!
Saio bukaeran denok lurrera, argiak itzali, musika erlaxagarria... eta a ze lasaitasuna!!!



https://www.flickr.com/photos/floreaga/albums/72157676659717716

2016/11/04

Dastamena


Gure txikitxoek zapore desberdinak probatzeko aukera izan dute gaur: gozoa, garratza, gazia... Ea asmatzen duzuen zein gustatu zaien gehien!



https://www.flickr.com/photos/floreaga/albums/72157676659580236

2016/11/02

Txomin Txorimaloa

---------
----
Txa txa txe txe txi txi txo txo
Txorimaloak TXU TXU
Txantxangorriak txantxetan
ta txapela dantzan.
Txepetxak TXEK! Txermena jan du.
Txirritxoek TXIN! TXIN! Txalo egin.
Gorputza lastoz beteta,
makilaz hezurrak tente eta, ORAIN
Ibili nahi dut, oinak astinduz,
dantzaria izan, milaka zelaitan.
Korrika, hegan egin AURRERA!
Korrika, txoriekin denok batera!
Korrika, hegan egin AURRERA!
Korrika, txoriekin denok batera! KORRIKA!

* * * * * * * * *