2016/12/22

Erregeak

Prest gaude Errege Magoak ikustera joateko.

ONDO PASA OPORRAK ETA URTE BERRI ON!



2016/12/21

Horra, horra gure Olentzero

Horra! Horra!
Gure Olentzero!
Pipa hortzetan duela
eserita dago
kapoiak ere baditu
arrautzatxuakin
bihar meriendatzeko
botila ardoakin. 





Olentzero maitea!

Aurten oso txintxo
 portatu gara guztiok eta
maitasuna eta opari bat
eskatu nahi genuke
Euskal Herriko haur guztientzat!


2016/12/19

Gabonak prestatzen

Gabonak gertu ditugunez, egun berezi hauetan gela polit-polita apaindu dugu.
Gabon kantak entzun eta abestu, apaingarriak sortu, zuhaitza apaindu, olentzero eta erregeei eskutitzak idatzi...
Ederki pasa dugu!



DIN DAN DON DIN DAN DON
EGUBERRI ON!

https://www.flickr.com/photos/floreaga/albums/72157677939560716

2016/12/05

Euskararen eguna






HAUR ESKOLAKOAK ERE EUSKARAREN ALDE!






https://www.flickr.com/photos/floreaga/sets/72157677356388806/

https://vimeo.com/193711036

Elkar Hazi. Psikomotrizitatea.


   Larunbat honetan, abenduak 3, Elkar Haziko lehenengo saioa burutu genuen. 

   Psikomotrizitaterako tartea izan zen eta haurrek  beraien gorputzekin zenbat gauza egiten zituzten erakutsi zieten gurasoei. Salto eta salto eta korrika nahikoa egin ondoren ipuintxo batekin erlaxatu ginen. 

   Hurrengo saioa otsailaren 4an izango da eta esperimentaziorako tartea hartuko dugu.

                                         ANIMATU ONDO PASATUKO DUGU ETA!!


https://www.flickr.com/photos/floreaga/albums/72157673488532734

2016/12/01

Usaimena eta ikusmena


Usaindu, usaindu, zer usaindu... kaxa barruan sartutako usain desberdinekin jolasean!!!




Ikusi makusi zer ikusi... iluntasunean linterna eta koloretako argiekin jolasean!!!



https://www.flickr.com/photos/floreaga/albums/72157673304766194