Leunak, lakarrak, bigunak, gogorrak, arinak, pisutsuak, labainkorrak, itsaskorrak... Testura bakoitzak sentzazio ezberdinak sortzen dizkigu. Honela, ukituz eta sentituz, inguratzen gaituen munduaz ohartzen gara eta gure burua ezagutuz goaz.
Larunbata, otsailak 3, musika tresnekin esperimentatzeko tartea izan zen. Zarata mordoa atera genuen, kastaƱuelak egin genituen eta amaitzeko, maraken abesti polita ikasi genuen. Dantza, begirada, kanta, irribarre eta baita pare bat haserrealdi artean ere, giro polita sortu zen.
Hurrengo saioa, psikomotrizitatearena, apirilak 14an izango da.